XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); B. Atxagak gutun baten bidez Avanti Poxpollo proposatzen zien, baina azkenean X. Aizpuruak, aurrez Mikel Hz.k berari erakutsitakoa, Jakin hartako susara eskaini zien.

Behiak susara, susaa, susa.

Bedi, susan geratu zen dena.

1979ko abendua /1980. urtean sortutako Susa-k gaur egun arte dirau, Kandela-koen hitzetan jende gaztearen eskutan dagoen aldizkaririk beteranoena, 28. eraino iritsi izanik.

Baina izan du Susa-k garapen eta aldaketa dexenterik orain arteko bederatzi urte hauetan.

Hala eta guztiz ere, bere funtzioari fin segitu dio, hau da: idazleentzat plataforma izatea, liburuak idazten hasi aurreko antesala; eta kritika eta informaziorako zerbitzua.

Susa ez da kasu gehienetan aldizkari amenoa izango, ez du Pott-ek zuen informalitate bitxi hura edukiko.

Lehenengo aletik bigarrenera ia urte bat pasako da, ez bait zuten inongo aldikotasun finkorik zehaztu hasieran.

Norberaren zaletasunak gauzatzeko modu bat zen hura, eta lasai zebiltzan.

3. alerako I. Uria eta Josu Landa Argia-n sartzen dira, Mikel Antzarekin batera, gero Susa-n ere lan egingo duena.

Momentu horretan EUTGko zelaietatik alde egiten hasten dira, haustura bat sumatzen da, eta Argia-rekiko harremanak eta loturak sendotzen.

3. ale honek hasierako aldizkariaren formatua ere hautsiko du, Argia-rena bezalakoa suertatuz.

Ale horretatik aurrera, beti, jatorrizko formatua erabiliko dute.

Nahiz eta Argia-k dirurik ez dien emango, infraestruktura, inprenta, papera, eta jestioetan erraztasunak eskainiko dizkie.

Une honetan Susa-n dabilen jendearen artean sartu-irtenak egongo dira; batzuk Argia-n dabiltzanak, eta izpirituz behintzat ikasle diren beste batzuek aurrera eramango dute Susa erdibideko prozesu honetan.

Oraindik Argia barruan definitu gabe daude, heterodoxo.

4. aletik aurrera (1982ko urtarrila), Argia-ren garaian sartzen da Susa, eta horrela marjinaltasunaren trapu zaharrak zakarrontzian geratuko dira.

Fase honetan J. Landa, I. Uria, M. Antza, Eneko Olasagasti, Xabier Montoia... aurkitzen ditugu.

1983. urteko azaroa data oso garrantzitsua izango da: liburuak ateratzen hasten dira, argitaratzen.

Ordurako erabakita zuten aldikotasuna: aldizkari hiruhilabetekaria.

Liburuak argitaratzearena halabeharrezko pausoa izan zen: X. Montoiak poema-liburu bat zuen; batetik bestera ibili zen non publikatuko, eta inposible.